Txuringadi errotara bisita ere egingo da, hau martxan ikusteko aukera paregabea. Bidean, Erreka zuloan dagoen izugarrizko harria ikusteko aukera izango dugu, Sansone harria. Bertaraino dagoen ibilbideak Asteasuko bailara guztia ikusteko aukera emango digu, horretarako Usarrabiko erreka zeharkatu beharko dugu egurrezko zubi batzuen gainetik.
Gainera harria dagoen lekura iritsi haurretik, 1575. urtean eraikitako Ybeltz burdindegia ikusi ahal izango dugu, oraindik aztarnak geratzen baitira.