MUSKERRAREN BIDEA

MUSKERRAREN BIDEA

Muskerraren bidea Asteasu herriko Obabako lurraldean kokatzen den ibilbidea da. Bidean zehar, Bernardo Atxagaren literatura-lanak eta Asteasuko paisaiaz disfrutatu dezakegu.

Bi kilometro inguruko paseo atsegina da eta Asteasu eta Obaba, Bernardo Atxagaren bi lekuak ezagutu ditzazkegu.

Elizmendi auzoan dagoen Pello Errota eskolan aurkituko duzu abiapuntua, eta, handik aurrera, musker urdinek gidatuko dituzte zure pausoak.

Bidean Juan Bautista Agirre eta Lizarraga jenerala bizi izan ziren etxeak ikusiko ditugu, edota Antonio Arrue jaio izan zen etxea. Gainera Bi AnaiObabakoakLekuakNevadako egunak edo Txoriak kolpeka  pasarte biografikoetan egiten diren erreferentzia guneak ikusiko ditugu.