IRRIKLETA

IRRIKLETA

2021eko Irrineta proiektuaren bigarren edizioa da Irrikleta proiektua. Irrinetaren jarraipena. 2021 urtean proiektua astebetean zehar Euskal Herriko herrietatik Irrineta furgonetan bidaiatzea izan bazen, 2022an bizikletetan egitea erabaki genuen. Berriz ere Euskal Herriko hainbat herritatik barrena egin genituen kilometroak, oraingoan ordea gehixeago kosta zitzaigun bizikletaz! Asteasutik abiatu eta iparraldera egin genuen hasieran, Donibane Loitzune eta Baiona herrietara joanez. Handik, Baztango eskualdeko Elizondo herrian egon ginen. Ondoren, Lekunberrira joan eta azkenik Zegamara, berriz ere buelta egiteko Asteasura. Eta hori dena bizikletaz! Eta astebetean! Esperientzia benetan ederra izan zen Irrikleta. Laister izango duzue dokumentala eskuragai.