GIZARTE ABENTURA

GIZARTE ABENTURA

Gizarte Abentura, inguruko herri guztietan sustatu nahi den ekintzailetasun proiektu bat da.

Bizi garen garai honetan, teknologiak aurrerapen handiak ekarri dizkigu baino elkar komunikatzeko, elkartzeko eta jolasteko erak ere aldatu egin ditu.

Hutsune haundi bat sortu da haur eta gazteen arteko elkarbizitzan. Horregaitik bizi garen lekuarekiko eta pertsonekiko sentimendu berezi bat sortzeko eta indartzeko beharra ikusten da. Gizartearen heziketa, ekintza ludiko eta praktikoen bitartez lantzen da ondoen, eta honetarako, kirola, jolasa, eskulana eta herrilana dira elkarlan hori sustatzeko tresna egokienak. Horrela, haur eta gazteak gustora eta ondo pasatzen dute ikasten duten bitartean.

Kultura eta ingurak ezagutzea ezinbestekoa da, eta hauek mantendu, zaindu eta lantzea beharrezko ekintza batean bihurtzen ari da denontzako.
Hirugarren adinekoekin, gurasoekin eta herritarrekin elkarlanean aritzeko ekintzak ere oso beharrezkoak dira, hauek baloratuak sentitzeko eta haur eta gazteak hauen esperientziaz ikasteko. Herrietako gazteen arteko bateratasun eta elkarlana sortuz, hauen lana urte osoan zehar herri desberdinetan aurkezteko aukera eman nahi zaie, herrietako etorkizuna sustatuz.