https://aiurri.eus/asteasu/1657956012016-irrikleta-asteasutik-euskal-herrian-barrena
Lehengo urteko Irrineta proiektuari jarraipena emanez, aurten Irrikleta izango da udarako proiektu nagusia. Berriro ere Beñat Garcia, Iosu Arrikarte eta Eneko Larrañaga joango gara bolondres moduan, Euskal Herrian zehar irriak ateratzen jarraitzeko asmoz. Hiru bizikletak hartuta eta gainean karro eta alforjak izanik, iparralderuntz abiatuko gara, ondoren baztan aldera joateko eta bertatik goierriko herriren batean bukatuko dugu. Laister edukiko duzue etapa edo jaurdunaldi bakoitzaren kartela, nahi izanez gero gurekin batera egiteko!