Animatu zaitez Anttine egunean antolatuko dugun famili arteko ginkanara! Apirilaren 2an, goizeko 10:00tan Patxine taberna aurrean!
Bete ezazu azpiko galdetegia izena emateko. Izen ematea martxoak 31 baino lehen egin behar da. Doainik da, baina Tolosatik etorriko den JATORKIN elkarteari laguntza ematea asko eskertuko litzateke. Borondatezkoa da, eta nahi izanez gero, goizeko 10:00tik eguerdiko 13:00ak arte edukiko dute postua herrian. Lagundu nahi izanez gero, honako produktuekin lagundu ahal izango duzue: toailak, maindireak, almoada zorroak, sukaldeko trapuak, zabor poltsak, xanpua edo gel, fairy, ohialak, garbigailuaren xaboia, hortzetako pasta, zepiluak, ile-orraziak, fregona, fregonaren ontzia eta eskuilak.