Lehengo urtean edukitako arrakastaren ostean, aurten ere Gizarte Abentura egitekotan gaude. Aurtengoan, umeek eskola kirol, futbol zein pilota partiduak edukiko dituztenez, hilean bitan egingo dugu Gizarte Abentura. Lehenengoa azaroan 6an izango da, arratsaldeko 16:30tatik 19:30tara, eta Natur Jolasak egingo ditugu. Bigarrena, azaroaren 28an, goizeko 10:00etatik 13:30tara, eta Ingurumen Olimpiadak antolatuko ditugu.
Izen ematea kultur etxean izango da. Animatu zaitez, izugarri ondo pasako dugu!